3 Mariak (Hiru Mariak), Arantxa Urretabizkaia: laburpena


KategoriakLiburuak

3 Mariak Arantxa Urretabizkaiak 2010ean plazaraturiko eleberria da. Zahartzaroa, adiskidetasuna eta bizitzaren zentzua ditu gai nagusi.

Laburpen laburra

Maria Alkaini, Txuri ezizenez, Joxe senarra hiltzen zaio. Hiletara Ameriketatik etorri berria den Gorri izeneko lagunmin zaharra doa. Gorri emakume bizia eta aktiboa, bizitza osoan herrian eta senarra eta seme-alabak zaintzen pasa duen Txuri ez bezala. Berehala Gorrik elkarrekin bizitzea proposatzen dio, eta bere helburua zein den argi uzten dio: txikitan eta gaztetan elkarrekin ibilitako hiru mariak elkartzea, Txuri, Gorri eta Handi, gaztetan promes egin zutena betetzeko. Handiri buruz ordea gutxi dakite. Laida izeneko udal langile baten bitartez, aurkituko dute. Emakume aberatsa bilakatu da, bere senarrak izan zituen karguei esker. Txuri eta Gorri Madrilera doaz haren bila, baina Handiren aldetik mespretxua jasoko dute. Herrira itzulita, Handi ahaztu eta etxekoekin, Laidarekin eta Kalo izena duen Gorriren semetzako beltzarekin, familia eta giro bizigarri eta zoriontsua osatzen dute. Laida eta Kalo elkarrekin hasiko dira, haurra izango dutela iragarri eta haiekin jartzen dira bizitzen. Roman arrantzalea eta herriko beste personaia batzuk bizitza berri pozgarri horren kide izango dira. Horren erakusgarri, Txuriri egiten dioten urtebetetze festa. Halako batean, Handiren gutunak iristen hasten dira, baino Gorrik ezkutatu egiten ditu ireki gabe, beldurrez bizitza berri hori puskatuko ote duten. Laidari esango dio gai horretaz arduratzeko;  eta azkenean Kalok ziurtatuko dio Gorriri gutun gehiagorik izan ez dadin egin beharrekoak egin  dituela. Bukatzeko, poza eta zoriona dira nagusi etxean, 2000 urteari harrera emateko antolatzen duten ospakizunean.

Eleberi guztia Txuriren ahotik kontatuta dago.

Laburpen luzea

I. kapitulua

Narratzailea Maria Alkain da, ezagunagoa Maritxuri izenarekin herrian, bere ilea argia dela eta. Herrian Hegaluxe deitzen dioten familiakoa da. Txikitan eta gaztetan beste bi lagunekin ibili zen, Marigorri, ile gorria zuelako, eta Marihandi, beltzarana. Hiru Mariak dira. Maritxuri emakume zaharra da orain, senarra Joxe Agirre izan zuena. Joxe burua joanda hil zen, Martxurik 79 urte zituela. Ez zuten lurperatu, erre baizik, gioznak hala nahi izan zuelako, onik zegoenean, 10 urte lehenago. Hil zenean, berarekin sartu zen ohean, baina erre zutenean haren errautsak ez zituen nahi eta semeek hartu zituzten. Erraustokian, Gorri (Marigorri) ikusi zuen, urteak ziren ez zuela ikusten.

Semearen lagunaren autoan sartzen dira bi Mariak. Maritxurik negar egiten du eta Gorrik malkoak sikatzen dizkio. Etxera iritsi eta Maritxurik ez du etxera igo nahi, beldurra ematen dio Joxe ez egoteak, eta Gorriren etxera doaz. Gorri herrira iritsi berria da, eta ekipajea irekizten du koloretako zapiak eta oihalak ateratzen ditu. Maritxuriri lutozko jantzi beltzak kendu eta oihal urdian ematen dio janzteko, bere begiekin ondo ematen du eta. 50 urte egon da kanpoan Gorri, Argentinan, Venezuelan eta azkenik Mexikoan. Marihandi edo Handiri buruz galdetzen dio Maritxuriri, eta honek esaten dio ezkondu zela militar batekin eta Manilara joan zirela eta geroztik ez dutela haren berririk. Ohera joateko dio Gorrik, Gorriren etxean bertan biak, eta Txurik men egiten du, Joxerekin ere men egiten zuelako, aginduzko gizona zelako, patroia izateko aproposa, nahiz eta pobre jaio eta pobre hil, frankisten laguna izan ez zelako, nahiz eta demokrazia heldu eta frankista zein zen ahaztu zen herrian.

Esnatu egiten da Maritxuri, minez esnatu ere, beti bezala. Baina Gorriren etxean dago eta ez du zereginik, Joxe zaindu beharrik ere. Izan ere, harro dago Joxe eta bere ama ere zaindu izanaz urteetan. Hego Ameriketako musika entzun, Gorri sartu eta gosaltzen ari direla, Handi aurkitu behar dutela egiten dio promes.

II. kapitulua

Gorrik abisatzen do Maritxuriri biharamunean Kalo jasotzera joan behar dutela aireportuta. Jaiki, eta Gorrik apaintzen laguntzen du, jantzi ederrekin. Taxian egiten dute joan-etorria aireportura. Kalo gizon beltz handia da, urtetan sartua eta besarkada luzea emanten dio Gorriri. Berriketan daude denbora guztian, Gorri eta Kalo, Maracaibo, Miamiri buruz. Etxean bazkalduta, Gorri Maritxuriren soineko berria josten ari da. Maritxuriren etxera doaz, eta handik landare-tiesto batzuk hartzen dituzte. Lo egiteko ordua da, Kalok eta Gorrik gela berean egiten dute lo, berriketan biak denbora guztian, musika latinoa jarrita. Biharamunean, Gorriren etxeko lorategia txukundu behar dute, oihana ematen du eta. Kofradiako burua dator etxera, Maritxuriri etxean egon behar dela esateko, semea deika ari da eta. Gorrik dio Txuriren etxe berria hura dela, eta telefonoa ematen dio. Gizonak Joxeren errautsak ekarri ditu gainera, kutxa batean. Badoa eta bi emakumeek besarkatu egiten dira. Semeak deitzen dio amari, Gorriren etxera, eta Txurik esaten dio bolada batez egongo dela Gorriren etxean. Kalo afaria prestatzen, lorategian nola egin behar duten pentsatzen Txuri eta Gorri, Txuri familian sentitzen da eta irribarre egiten du, aspaldiko partez. Kalok Ma deitzen Gorriri, ama erdia delako: Gorri Maracaibotik Mexikora joan zen, jostun lanarekin jarraitzera eta Kaloren ama jostuna berarekin eraman zuen. Gorri asko ibli da munduan, baina Txuri denbora luzean egon zen Handiren familiaren tabernan, patata tortilla egiten. Hurrengo egunetan, Txuriren etxetik beharrezko gauza batzuk eta argazkiak ekartzen dituzte. Gorrik bere etxean lanak egingo dituztela aurreratzen du, Kalok egingo du guztia. Bizitza berri baten hasiera da Txurirentzat.

III. kapitulua

Kalo lorategi garbitzen hasten da, eta etxeko obrak egiten. Txuri eta Gorri kalera ateratzen dira, Txuri beltzez, Gorri horrela ez janzteko esaten dion arren. Gorrik bultzatu eta animatu egiten du, Joxe zenak egin ohi zuen bezala. Kalean Laida izeneko gazte bat hurbiltzen zaie. Gorri ezagutzen du, udaleko langilea da eta Gorri hara joana da aurretik. Handi bilatzen lagunduko die. Itsasora heldi eta Gorrik itsasoa maite duela dio, baina Txurik ezetz. Gorriri semea ere arrantzalea dela diotso, baina ez duela Joxeren graziarik. Lupe bere emazteak kasu handirik ez omen dio egiten. Hurrengo asteetan, Kalok lan ta lan dihardu eta etxea txukun uzten dute, Txuriren gela txuriz margotuz. Udaleko neska etxera dator, eta Handiri buruzko xehetasunak ematen dizkiote, nola itsasgizon batekin ezkondu zen, abizen euskalduna zuena. Madrila joan omen zen. Eta desagertu zen haien bizitzetatik. Gorri Bordelera joan zen, jostun lanibdea ikasteko. Gerra zibilean erabat banadu ziren hiru mariak, Gorrik Ameriketara joan zelako. Txikitan hitz eman zioten elkarri elkarrekin biziko zirela. Mezatik irtenda igande batean, semea besoak zabalik agertzen zaio, itsasotik itzulita. Bere emaztea haurdun dagoela kontatzen dio eta oso pozik dago. Mutila izango da eta Joxe jarrik diote izena. Ea ez duen beraiekin bizi nahi, Txurik ezetz, eskertzen duen arren. Maitekiro tratatzen du semeak, eta aitaren errautsak itsasoan zabaldu behar dituzten galdetzen dio. Ezetz, Txurik, hotz egiten duela, lehorrean egin nahi du, itsasoari begira hori bai. Semea etxe berrira darama eta gustatu egiten zaio. Kalo Mexikora itzultzekoa da, baina sei hilabetetan itzuliko da. Joan baino lehenago, Txurik etxetik telebista dakar. Gorri txundidurik dago Euskal Telebista lehen aldiz ikustean.

IV. kapitulua

Txurik kontatzen du bere ez dela sekulan Euskal Herritik atera, ez Gorri bezala. Herriko kaleak izan dira bere mundua. Kalok beraiekin pasatzen ditu eguberriak, eta haiek bukatzean egingo du alde. Gabon gauean Gorriren etxean daude Txuri, Gorri, Kalo eta Laida. Afalostean Laidak kontatzen du badakiela ja zein den Handiren senarra, Ignacion Sainz de Buruaga. Kantatu egiten dute. Biharamunean esnatzean, lore sorta ikuste du Txuri bere ohean, opari moduan. Berak galduta zuen ohitura eguberrietan oparitzekoa, eta seme alabak txikiak zirenean soilik egin zituen opariak. Ohitura alde batera utzirik, mezatara ez da joango, eta aurrerantzean ere gutxitan, bakarrik hiletetean. Semea bila etortzen zaio Eguberri eguneko bazkaria bere emaztearen gurasoen etxean egiteko. Semeak maitekiro tratatzen du, agian bera aita izango delako laster. Semeak galdetzen dio zenbat denbora izango den Gorriren etxean, eta Txurik dio aurrerantzean Gorriren etxea berea ere izango dela. Bere etxe propioa hutsik dagoenez, semeak eskatzen dio emaztearekin eta jaioko den haurrarekin hara aldatzea, eta berak baimena ematen du. Aitaren errautsak kainaberen artean lurperatzeko proposatzen dio amari, eta bera ados dago, Joxek kainaberak atsegin zituelako.

V. kapitulua

Bizitza osoa dirua aurrezten pasa dute Joxek eta Txurik, Joxek arrantzale moduan urte onak eta txarrak izan dituen arren, eta orain konturatzerako diru mordoxka du. Laidaren bitartez pentsioaren berri duenean, argi ikusten du diu horren beharra izango duela. Gorrik badu diru nahikoa etxeko gastuetarako. Sobratzen zaio eta bidaiatzeko erabiliko dutela dio. Izan ere, Bordelen ikasi zuen jostun lanbideak bizitza aldatu zion. Gero Mexikora antzezle ospetsuarekin lan egitera joan zenean, haren lagunmin bilakatu zen.

Txuriren tristura Joxe hiltzeagatik berehala pasatzen zaio Gorriren konpainiarekin, eta lorategiko zainketarekin, bereziki mimosa zuhaitza zaintzearekin. Gorrirekin egunero ateratzen da kalera. Herrian bizitza guztian bizi bada ere, jende gutxi ezaguzten du: bere ezagunak hiltzen joan dira, eta gazteak ez ditu ezagutzen. Kalean ibiltzeari bekdurra dio, jendeak xelebreak direla pentsatuko duelako jendeak; Gorriri horrek ez dio axola, ordea. Ilea moztea erabakitzen du Txurik, bizitza guztian nahi izan du baina Joxek ez zuen nahi. Herrian ere gaizki ikusia zegoen, eta motots batean bildua eraman du beti. Gorrik mozten dio. Semea agertzen da, ez du ezer esaten, eta azkenean ere berari ere mozten dio ilea Gorrik. Pena du Txurik, Joxek biloba ezagutuko ez duelako. Kalok maiz deitzen du telefonoz, eta etxean egin beharrekoen zerrenda luzea ematen du beti.

Beti mototsa ibiltzearekin obeditu zuen bezalaxe, gurasoei ere obeditu zien eta baserrian geratu zen lanean, berak maistra izan nahi bazuen ere. Baserrian geratu eta berehala hil ziren gurasoak. Geroztik ez da itzuli baserrira, minez.

VI. kapitulua

Laidak Handiren senarrari buruzko txostena eskuratu du. Gerra ondoren, munduko enbaxadetan hainbat kargu izan zituen, Mexikon besteak beste. Gorrik aberatsen munduan imajinatzen du Handi, Mexikon, bera jostuna zebilelarik. Duela urte batzuk senarra Madrilen hil eta hantxe bukatzen da Handiri buruzko pista. Gorri haserre dago, nolatan ez beraiekin harremanetan jarri, gaztetan elkarrekin egoteko egin zuten promesa kontuan hartuta. Laidak frankismoko biktimen inguruan egindako ikerketetan ibilia delako lortu du txostena. Gorrirekin eztabaidatzen hasten da, Laidak Handiren senarra frankismoaren kolaboratzailea izan zela esaten duelako, eta Txuri ados berarekin, baina Gorri ez dago ados, inor ezin dela ezagutu gabe epaitu. Eztabaida arina da, eta hortxe bukatzen da. Ondoren, Gorrik argi uzten du Handi aurkitu arte ez dutel etsiko. Laida, konforme, baino baldin eta Gorri eta txuri sendagilearengana badoaz. Gauean, Txuri konturatzen da ja ez dituela lehen zituen min horiek sentitzen, nahiz eta bera ez den inoiz kexatu. Laidari kasu egingo dio ordea eta joango da medikuarengana.

Txuri egunero ateratzen da Gorrirekin paseatzera. Lehen Joxerekin ezin zuen, zaindu egin behar zuen eta. Ezagun gutxi ikusten dituzte, etxean ezkutatuta biziko balira bezala. Gorrik dio iraganean bizi direlam heriotzaren zai, eta berak orainean bizi nahi duela. Romanekin egiten dute topo, arrantzale ezagun zahar batekin, eta txipiroiak oparitzen dizkie. Zahar egoitzara gonbidatzen ditu baina Gorrik dio iraganera iltzaturik egoten direla han zaharrak, beti kontu zaharrekin, heriotzaren zai, eta berak orainean bizi nahi duela. Hain gaizki ez bukatzeko, kafe batera gonbidatzen dute gizona.

Etxean lanak konpartitu egiten dituzte, eta laguntza handia da, Joxek lagundu arren, lan gehienak berak egiten zituelako bere etxean. Laidak esaten die etxean laguntzeko pertsonak badituztela. Josefa emakume bat joango zaie etxeko laetan laguntzera. Gorrik jarraitzen du josten jo eta su, Laidarentzat eta Txurirantzat arropa berriak egiten. Udaberria datorrela eta, Gorrik proposatzen du kanpora egun pasa joatea, eta Txurik Arantzazura joan nahi duela dio. Autoan doaz, Gori, Txuri eta Laida. Laida beldurraz, Gorri ez baita oso gidari zuhurra. Azkenean Laidak hartuko du bolantea. Autoan guztura doaz, berriketa etengabean, bereziki Gorri. Arantzazun Txuri eta Gorri liluratuta geratzen dira elizarekin. Txuri Joxerekin ezkondu zenetik ez da etorri, eta eliza berria ez zeukan ikusita. Bazkaldu eta itzultzen dira, autoan, knatari.

Hurrengo astean, gerrari eta frankismoari buruzko testigantzak jasotzen dituzten mutilak datoz etxera, Txurirekin hitz egitera. Txurik urrutiko kainoikadak eta kea bakarrik ditu gogoan. Baina frankismoan zehar herriko gehienak frankista egin zirela esan zien, beraiek ez ordea. Gero hori askok ahaztu egiten dutem baina berak ez. Senarrarekin trukatutako gutunak ere gordetzen dituela esaten die, semearen etxean egongo dira, baina ekarriko dizkie.

VII kapitulua

Udaberria da oraindik. Semea maiz joaten da orain ama ikustera. Lorategian loreentzako adreiluzko ontzi handi bat ere egiten dio amari. Txurik oraindik jaio ez den bilobarentzat puntuzko galtzerdi batzuk egiten hasten da. Lorategian denbora asko pasatzen du Gorrirekin, Kalok egindako eserlekuan. Zoriontsu sentitzen da, inoiz ez bezala, Gorriren konpiaina dibertigarriarekin. Gorrik dio euskaltegian hasiko dela, euskaraz irakurtzen eta idatzen ikasteko. Ikasteko gogoz dago. Euskaltegiko bi emakume etortzen dira etxera, euskaraz mintza praktika egiteko. Maiatzean Kalo itzultzen da, eta orduan Laida maizago etortzen hasten da. Madrilgo zahar-etxeetara deika ari dela dio, ea Handi haietako batean dagoen. Gorrik esaten dio urrirako aurkitu behar duela, orduan baita Txuriren urtebetetzea, eta festa handia egin behar dutela. Txuri harrituta dago, inoiz ez baitu urtebetetze festa izan. Eta txundituta Gorriren bizitasunarekin, guztiz bere bizimoduaren bestaldekoa, bera apala eta inaktibo samarra izan baita beti. Gorri euskaltegian hasten denean, Kalorekin ateratzen da kalera paseatzera, eta gero arratsaldean Gorrirekin. Lorategian ere entretenitzen da. Egun batean Laida dator esatera Handi Madrilgo egoitza batean aurkitu duela eta poz batean lehertzen dira Txuri, Kalo eta Laida. Euskaltegira doaz, Gorriri esatera. Eta Gorri arbelan dagoela sartzen dira gelara. Haien aurpegia ikusita, Gorrik badaki Handi aurkitu dutela. Handi, Maria Iraola Elustondo, Madrilgo Pozueloko El Reposo egoitzan dago. Hara joango dira irailean, Laidarekin.  Gauean, ohean, Txurik bere bizimodu berriarekin zoriontsu dela ikusten du. Biharmunean seme dator esatera haurra jaio dela. Joxe jarri diote izena. Handik gutxira, bisitan doa Txuri, eta bere etxea aldatuta ikusten du. Haurra besoetan hartu eta hunkitu egiten da. Semeak aitari idatzitako gutunen kaxa ematen dio Txuriri, eta honek irakurri gabe, letra oso txikia delako, berriz eman zien historia aztertzen ari ziren mutilei.

VIII kapitulua

Abuztua da. Madrilerako bidaia prestatzen hasten dira, hegazkin ordutegiak eta planoak begiratzen, Laidaren laguntzarekin. Txurik ez du hegazkinez joan nahi, ez da inoiz hegazkin batera igo, baina Gorrik esaten dio unea iritsi zaiola hegan egitekoa. Roman etortzen da egun batean etxera, margarita sorta batekin. Gustura dago Roman etxean, eta Gorrik txipiroiak jatera gonbidatzen du. Gizona gorritu egiten da. Alde egiten duenean, Gorri eta Txuri ligatzera etorri dela uste dute, baina Gorrirekin ala Txurirekin? Lorategian denbora asko pasatzen dute, eta han Gorrik eta Txurik Laidak eta kalok nola intimatzen duten ikusten dute, elkarri laztanduz eta. Laidak Txurirekin eta Gorrirekin joan nahi du Madrilera, baina Gorriz ezetz, baina Laida tematu egiten da, eta azkenean lortu egiten du Gorriren baimena, baina baldintza batekin, Handi ikustera ez da joango. Gorri arropa josten du Madrilera eramateko.  Handiren gela prestatzen hasten dira. Gela hori Kaloren gela zen, baina Kalo Laidaren etxera jaoten da orain lotara. Txuri harritu egiten da nola aldatu diren ohiturak, lehen pentsaezina baitzen ezkondu gabe gizon bat emakume batekin bizitzeera joatea. Handiren gela horiz pintatzen dute, badakielako Gorrik hori atsegin duela, eta loredun estalkia jarri ohean. Txuri maleta prestatzen hasten da, Laidak ekarritakoa, eta ez daki zer sartu, inoiz ez baita hotel batean egon.  Semea ez dago oso ados amaren bizimodu berriarekin eta bidaiarekin. Roman dator etxera berriz, loreekin berriz.

IX kapitulua

Aireportura doaz, Gorri buru. Txurirentzat dena da berria, kontrolak eta abar. Gorri primera mugitzen da saltsa horretan, asko ibilia dela nabari da. Madrilen hotelera doaz aurrena. Arratsaldean Laidak lorategi bertikal bat erakusten dio, eta Txuri liluraturik geratzen da. Hotelean Gorrik eta Txurik gela batean egiten dute lo, elkarrekin, eta Laida beste batean. Biharmunean, gosaldu eta Laidak Handiren bila haiekin joan nahi duela dio, baina Gorrik ezetz. Autobusez doaz Txuri eta Gorri egoitzara, Madrildik gertu dagoen herri batean. Egoitza luxuzkoa da. Maria Iraola Elustondori buruz, hori baita Handiren izena, galdetzne dute, eta Handi denbora batera agertzen da, makuluarekin. Gorri hura besarkatzera doa, zeintzu diren esan ondoren, baina Handik zirkin arraroa egiten du, desatsegina eta hotza. Txurik ez du asko hitz egiten. Kontu kontari egiten dute, baino gutxi. Gorrik bere asmoa azaltzen dio: herrira hirurak elkarrekin itzultzea. Handik ezetz borobila ematen du, Gorriren harridurarako. Herrian gaizki tratatu zutela dio, eta ez dela bueltatuko. Gustura asko dago egoitzan gainera, eta gainera herriko etxean neskamerik izan gabe! Txuriri hari belarrondoko bat emateko gogoa sartzen zaio.  Andre aberatsa izateak harrokeria puztu dio nonbait. Erdaraz egiten du. Bazkaltzera joan behar duela esan eta agurtu egiten ditu. Gorri galduta bezala geratzen da, eta Txuri da autobusez hotelera bueltan eramaten duena. Hotelean, Laidari kontatzen dio dena Gorrik, urduri, eta Txurik, lasaiago. Gorrik lo hartu, eta Tuxrik eta Laidak berehala etxera itzuli behar dutela erabakitzen dute, Handi, hirugarren Maria, burutik eta bizitzatik borratu behar dutela. Abioian, Gorrik galduta dago oraindik, eta "zer egin du bizitzak gurekin" dio etsirik. Kalo dago zain aireportuan. Txurik ez du ulertzen Handik herriari dion gorrotoa, herrian dena ez da batek nahi duen bezala, baina agoantatu behar dela uste du, berak bezala.

X kapitulua

Etxera iristerako Txurik Handirena ahaztuko duela erabakita dauka. Lorategira doa zuzenean.  Kalo kezkatuta dago Gorrirekin. Kalori eta Laidari berriz kontatzen die gertatu dena. Laidak dio Txuriren urtebetetzea hori dena ahazteko lagungarri izango dela. Ohera doaz, eta goizean zarata handiak esnatzen du Txuri. Handirentzat zen gela txkitzen da Gorri, mailu batekin. Txuri sartu eta besarkatu eta lasaitu egiten du. Gorrik dio gela hori ja ez dela Handirena izango, eta ez du aurrerantzean Handi izena aipatu ere egingo. Laidak dio Txurik 80 urte bete behar dituela eta Gorrik badu helburu berria: festa ederra antolatzea. Gorri eta Txuri ateratzen dira kalera, eta Roman ikusten dute, baina Laidak esana dio Handi aipatu ere ez egiteko, eta beste gauza batzuetaz hitz egiten dute.  Biharamunean, semearen etxera (bere etxea zena) doa Txuri eta ez dio ezer galdetzen Handiri buruz. Gorri etxean geratzen da ilea tindatzen.

XI kapitulua

Kalok iragartzen du Laidarekin itzultzen dela Mexikora, Laidaren oporrak aprobetxatuz. Txurik pentsatzen du zein erraz bidaiatzen den gaur, bera bizitza osoan herritik atera gabe egon delarik. Eta bapatean Laidak dio haurdun dagoela, Kalo eta Laida guraso izango direla. Txaloka eta zalapartaka denak. Umea eta urtebetetzea dira orain etxeko kontu nagusiak. Gorrik kontatzen dio Mexikoko bizitza, nola señora aberats batentzat egiten zuen lana, ja erretiratua, jostun gisa. Erraztasun guztiak jarri zizkiola, dirua nahiz egoitza, bere jauregian bertan. Frantsesez hitz egiten zuen Gorrirekin, Gorri Bordelen ikasia zelako jostun lana. Sekulako festak antolatzen ziren etxean eta señora begira egoten zen lorategitik. Oroitzapenen artean bizi zen andrea zen. Berak ordea aurrera begira bizi nahi du. Laidak pozik hartzen umearentzta oparia, eskuz egin duten ohazala. Kalo eta Laida ikusita, Joxe  datorkio gogora Txuriri, nola txikitatik maitemindurik zegoen, eta nola gutunak trukatzen zituzten, kartzelan zegoela. Ezkondu ziren Joxe eta Txuri, eta nola aldatu diren gauzak, Kalo eta Laida ez.

XII kapitulua

Handirentzat prestatutako gela Mariarentzat izango da, Kalo eta Laidaren alabarentzat. Txuriren urtebetetze festa heltzen da, eta lagun guztiak datoz, testigantzak jasotzen dituzten mutilak, mintzalagunak, Roman, Josefa eta honen senarra, euskaltegiko irakaslea, eta erraina ere bai. Su artifizialak eta dena egiten dituzte. Txurirentzat egun zoriontsuena da. Baina Romanek proposamen lizuna egiten dio festan. Dantza egiten du, baina gero Romani gauzak garib uzteko, harengana doa, eta esaten dio maitasun klase hori baztertzen duela guztiz berarekin. Kantuan egiten dute.

XIII kapitulua

Kalo eta Laida Mexikora joan dira eta Txuri eta Gorri umezurtz bezala geratzen dira, baina eguneroko martxari lotzen zaizkio aise, eorsketak eta paseoak eginez. Inoiz erresidentzia batera joango ote ziren planteatzen dute, eta Txurik baietz eta Gorrik ezetz. Txurik ez du inoren zama bilakatu nahi. Egun batean, herriko apaiza dator. Txurik pentsatzen du mezatara joateari utzi diolako dela, baina ez da horregatik. Errespetuz baina aldi berean nahik zuzen esaten die herrian esamesak daudela beraiei buruz. Gorri sutan jartzen da, eta beraiek aske direla esaten dio, errespetuz baita ere. Apaiza badoa, hiletak dituela, eta Gorrik hileta horietara joateko asmoa azaltzen du. Biak dotore jarri, kaletik tente ibili, eta elizara sartzen dira harro-harro, eliztarrak izorratzeko. Begirada guztiak erakartzen dituzte. Irteeran, Romanekin hitz egiten du Txurik, lotsatuta dago gizona urtebetetzean gertatutakoagatik. Etxean Gorri telebistan ikusten ari dela, tortilla agiten ari den Txuriri berehala etortzeko esaten dio. Telebistan, bere Mexikoko señorari buruzko dokumentala botatzen ari dira, Señora gaztea zenean agertzen da, eder, kantuan, eta Gorri hunkitu egiten da, eta kontatzen dizkio hari buruzko xehetasunak. Gorri dantzan jartzen da señoraren abestiarekin.

XIV kapitulua

Gorri euskaltegian dagoela, Txurik gutun bat hartzen du buzoitik, letra ederrarekin, Gorri eta Txuriren izenena, eta Handik bidalita. Ez daki zer egin, bueltaka eta bueltaka eragiten dio buruari, ez daki Gorriri eman eod berak ireki. Azkenean, Gorri etorri baino lehen txiki txik iegin eta zakarretara botatzen du. Pentsatzen du agian haien kalterako izango dela gutunean esaten dena, orain pozik eta zoriontsu bizi direlako. Gorri heldu eta ordenagailu ikastaro batera apuntatzeko proposamena egiten dio, biak joango dira. Laida  bila doaz aireportuta, Mexikotik itzulita. Laidak sabel handia dauka. Bidean poliziak geldittzen dituzte, Gorrik gidatzen du eta Mexikoko karnetik ez du balio. Laidak dio karneta etxean ahaztuta utzi duela. Lasaitu ederra. Kalo beranduago iritsiko da Mexikotik, gabonak baino lehen eta haurra jaio arte egongo da. Laidak Gorri ongi dagoen galdetzen dio Txuriri, Handire kolpearen ondoren. Ongi dagoela dio Txurik. Mexikon señoraren etxe huts eta hindatua ikusi duela dio.  Azkenik, Laidak dio bizitzan gertatu zaion gauza onena Txuri eta Gorri ezagutzea izan dela.

XV kapitulua

Kalo heltzen da abenduaren hasieran. Txurik semea itsasoan du lanean eta Joxe txikia, biloba, bisitatzera doa. Roman etxera dator bisitan, apal. Gabi izeneko andre bati bisita egitea proposatu dio eta hara doaz. Gabirekin kontu zaharretaz hitz egiten dute: gerra, eskola, ezkontzak, ... Etxera bueltan, buzoian Handiren bigarren gutun bat hartzen du. Gorri etxean dago eta ezkutatu egiten du. Ez daki zer egin. Kalori edo Laidari kontatu? Azkenean, bere gelako armairuan gordetzen du. Hamar egunetara hirugarrena eta berdina egiten du, armairuan gorde. Badaezpada ere, eta Gorrik ezer jakin ez dezan, egunero zabaltzen du buzoia, ordulariari begira postariaren zain, behera jaisteko erratza pasa behar duela aitzakiarekin adibidez. Pentstazen du Handik ez duela ezer onik ekarriko, eta gogoratzen du nola laztantzen zuen Madrilen bere lepokoa.  Kalok umearentzat izango den gela konpontzen du. Gabonetako afaria prestatzen hasten dira. Ordenagailuan errezetak bilatzen dituzte. Txurik karakolak nahi ditu jarri, tradizionala, Gorrik ezetz. Azkenea, arrain zopa, Txurik prestatua, eta plater nagusia Gorrirena. Heltzen da Gabon gaua eta pozik daude denak, baina Gorriren platera ezin da jan, oso txarra dago, umorez hartzen dute denek. Handiri buruz ez dute ezer esaten. Gerorako planei buruz hitz egiten dute afalondoan. Kartetan jolastu (Gorrik tranpak egiten ditu, gaztetan bezala) eta opariak elkarri, Gorriri ordenagailua, eta Txurirentzat landareak.

Biharamunean semearen etxera doa bazkaltzera, Gorrirekin. Ondo pasatzen du eta errainarekin nahastuta zegoela pentsatzen du, oso maja delako. Semeak Kalo beltza dela eta haur txikia ere beltza izateko beldurrik ez duten galdetzen du. Gorri sutan jartzen da. Baina azkenean giroa lasati egiten da. Etxera bueltan, Kalok eta Laidak ordenagiluan ibiltzen erakusten diete, Mexikoko señorari buruzko informazioa bilatzen. Eta baita Matxitxakoko gudari buruzkoa, non Joxe zena borrokatu zen.

XVI kapitulua

Laugarren gutuna hartzen du Txurik, eta aurretik erabakitakoa gauzatzen du: Laidari kontatuko diola eta gurunak hari eman. Gorriri ezer esan gabe. Kalo eta Laida datoz afaltzera eta Laidari esaten dio berarekin hitz egin nahi duela, bakarka. Gero urtezaharreko festari buruz hitz egiten dute, etxean ospatuko dute 2000 urte berria, mende berria. Biharamunean Laida etorri eta dismuluz Txuri eramaten du berarekin. Haren etxe txikira doaz eta han Txurik gutunena kontatzen die. Laidak dio ondo egin duela eta lasai, bera arduratuko dela guztiaz. Etxera bueltan, Gorri plantxan dago ,eta Txurik patata tortilla egiten du, ondoen egiten dakiena, tabernan zegoenean ere bezeroek hori eskatzen zuten bereziki. Urtezahar afarirako karakolak egitea onartzen du Gorrik, eta gainera beste gauzen zerrenda luzea ere egiten dute.

XVII

Biharamunean Txuri lasai, pozik eta zoriontsu esnatzen da. Gutunena konpondu du eta ederki bizi da Gorriren etxean. Karakolak erosi eta Romanek txalupatik zintzilik garbitzen ditu itsasoan. Urtezaharreko pretakizunekin hasten dira. Kuluxka egin arratsaldean, eta Gabi andrea bisitatzera doa Txuri Romanekin. Roman afarira gonbidatzea pentsatzen du Txurik, baina azkenean pasa egiten zaio. Etxean, Kalok paper bat pasatzen dio eta bere gelan ireki eta zera leitzen du: No se preocupe. Ustedes son mi familia. No voy a permitir que nadie rompa mi familia. No va a recibir mas cartas y van a ser felices. Ez daki Txurik zertan egiten duen lana, baina badaki pertsona ona dela. Afarian primera pasatzen dute. Hamabietan globo bat argiarekin botatzen dute, bakoitza desira batekin: Kalok, familia, Laidak, txikia, Txurik, iraganak ez gaitzala harrapa, eta Gorri, Mexiko.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Txuri, hiru Marietako bat, narratzailea. Joxe senarra hil berri zaio eta Ameriketatik etorritako Gorriren etxera doa bizitzera. Emakume lasaia da, beti bizi izan da herrian eta ohitura finkoak ditu. Handiren familiaren tabernan lan egin du denbora luzean. Patata tortillak ongi egiten ditu. Landareak gustatzen zaizkio eta hori oparitzen diote beti. Gorrik ateratzen du bere betiko bizitzaren errutinatik. Nabaritzen zaio zahardadea: minak izaten ditu jaikitzean. Gorriren etxeko lorategian asko egoten da, eta zaindu egiten du.
  • Gorri, Ameriketatik etorritako hiru Marietako bat. Emakume bizia eta berritsua, mugitzea gusuatzen zaiona. Jostuna izandakoa da Mexikon.
  • Handi, hiru Marietako azkena. Kanpoan bizi izan da beti eta Gorrik eta Txurik aurkitu nahi dute, promesa egin zutelako gaztetan elkarrekin egongo zirela beti. Goi kargu batekin ezkondu eta atzerrian ibili da beti.
  • Kalo, Gorri semetzat duen gizon beltza, Ameriketatik berarekin etorria. Laidarekin egingo du bikote, eta haurra izango dute. Mexikora joan eta etorri ibiltzen da, eta Txurirentzat misterioa da haren lanbidea han.
  • Laida, udaleko langile gaztea, Handi bilatzen laguntzen die.
  • Roman, arrantzale zaharra, Txuri eta Gorriren laguna. Haien etxera joaten da maiz.
  • Txuriren semea eta bere emaztea. Txurik ez du harreman handirik berarekin, baina haurra duenean harreman hobea dute, baita haren emaztearekin ere.
  • Josefa, Gorriren etxera garbiketa egitera doan udaleko langilea.
  • Marijose, Txuriren alaba, urte batzuk lehenago hila
4103 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.