1848ko Iraultzak (Herrien Udaberria)


KategoriakHistoria

1848ko Iraultzak, Herrien Udaberria izen metaforikoarekin ere ezagunak, Europan zehar 1849 urtean gertatu ziren mugimendu iraultzaileen mulltzoa izan zen. Frantzia izan zuten abiapuntu eta Europa Erdialdeko herrialde batzuetara, hala nola Alemaniara, Austriara, Errumaniara, Poloniara eta Hungariara, eta egungo Italiara zabaldu ziren gero. Mugimendu iraultzaile horiek Vienako Biltzarraren ondoren Europan nagusitu zen aginte absolutistaren aurka erreakzioa izan ziren, eta langileen erreibindikazioak eta herrien identitate nazionalen defentsa ere barne hartu zituen. Iraultzek porrot egin zuten, bereziki haien antolakuntza eskasagatik. Hala ere, argi geratu zen garaiko agintari europarren artean Antzinako Erregimena desegin eta ideia liberalak, oligarkien pribilejioak babestuz betiere, bereganatu behar zirela.

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.