Konskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
1848ko iraultzak 1848-1849 urteetan Europan zehar gertatu ziren herri matxinadak izan ziren, langile proletarioak nahiz burgesia txikia bat eginik, monarkia absolutisten aurka eta eskukibe zibil eta demokratikoak aldarrikatuz, hala nola sufragio unibertsala eta lanerako eskubidea. Langileen eskutik, garai hartan zabaltzen ari ziren ideia sozialistek ere eragin zituzten protestak. Nazionalismoa ere izan zen mugimenduaren beste osagaietako bat, garaiko erromantizismoarekin bat. Lehen matxinada Sizilian izan zen, 1848ko urtarrilean, baina mugimendua zabaldu zuena otsailean Parisen abiaturiko matxinada izan zen. Hortik, matxinadak Europa iparraldera eta zentrora zabaldu ziren. Orokorrean, matxinadek porrot egin zuten, errepresio odoltsuarekin; Frantzian esaterako, Bigarren Errepublika ezarri zen, baina 1851 urtean estatu-kolpe batek batek monarkia berrezarri zuen, sufragio unibertsala aitortu bazen ere. Alemanian, Austrian eta Italian ere monarkia absolutistak berrezarri ziren, baina aldi berean erreforma liberal eta demokratikoak abiatu ziren. Beraz, esan daiteke liberalizazioari eta demokratizazioari ateak zabaldu zitzaizkiela iraultzen ondorioz, gehienbat ideia sozialista erradikalen zabalkuntza eragotzi nahian, arrakastaz gainera, erreforma horien ondoren burgesia txikiaren eta proletarioen arteko zatiketa gertatu baitzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.