Aquí, en formato PDF, ponemos a tu disposición examenes de la asignatura de Estadística Empresarial del curso 1993-1994 impartida por el profesor Iñaki Luzuriaga en la Escuela Universitaria…
110. Street-eko geltokia Inaki Zabaleta Urkiola irakasle eta idazleak 1988an plazaraturiko eleberria, New York-en kokatua eta Joseba gazte euskalduna protagonista duena.
LABURPENA
I. atala
Joseba duela hiru urte politika New Yorkera heldu zen gazte euskalduna da. Nafarroako Ezkurra herrian jaioa, Irunera joan zen ikastera eta han giro abertzalean murgildu zen. Polizia bere atzetik zebilela sumatu eta New Yorkera joatea erabaki zuen. Han denboraldi gogorrak pasa ditu, lanik eta dirurik gabe, baina orain bada urtebete kafetegi batean lanean ari dela.
Urtarrileko gau batean, lanetik atera eta Manhattango Grand Central metro-geltoki abiatzen da, besapean egunkaria harturik eta hotzetik babesteko tapa-tapa eginda. Metroa hartu eta 110. Street-eko geltokian jaisten da. Handik gertu, 112. Street-en dago bere hotela, hotel merke eta ziztrin bat, non gela bat alokaturik daukan. Eskale batek dirua eskatzen dio eta poltikoan dauzkan zentabo bakanak ematen dizkio. Hotelera sartu, eta laugarren solairuko 417 zenbakidun gelara doa. Bere gela txikia da, beharrezko gauzak, apaingarri gutxi batzuk eta Euskal Herriko mapa bat. Ohera sartu eta lo hartzen du.
Esnatu egiten da. Ate joka ari dira. Gregory da, agure beltz bat. Konpainia bilatzen du. Kafe bat prestatzen dio Josebak, Bigarren Mundu Gerran, Parisen egon zenean prostituta batekin izan zuen idilioa kontatzeko. Euskalduna zen, Ipar Euskal Herrikoa, familia pobre batean sortua. Gregoryk elkarrekin egoteko proposamen bat egin zio, baina Mariek, hala zuen izena, esan zion euskaldun batekin baino ez zela ezkonduko. Elkarrekin ibiltzen jarraitu zuten, baino gerra bukatuta, etxera itzuli baino lehenago, bisita egitera joan zen Gregory eta ez zuen aurkitu. Ez zuen gehiago jakin hari buruz.
Josebak aurretik ere entzundako istorio berbera zen Marie horrena. Gauerdia da, eta Josebak Gregory-ri esaten dio biharamonean lanera joan behar duela. Eta lo egin behar duela. Alde egin baino lehen, dirua eskatzen dio. Josebak eman egiten dio, laguntasunez. Oheratu baino lehen, leihotik begiratzen du. Polizia-autoak, anbulantziak, ... Milaka istorio New York hirian.
II. atala
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.