Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…
Zuhurtzia edo zuhurtasuna erabakiak hartzean jakituria erabiltzea da, esperientzian oinarrituz, egoerari buruzko beharrezko informazioa bilduz eta beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz. Beraz, zuhurtzia erabaki egokiak hartzearen artea eta jakintza dela esan daiteke. Adiera arruntean, ordea, zuhur jokatzea arriskuak saiheste soilarekin parekatu ohi da, jakituriaz erabaki eta jokatzeko alderdia baztertuz. Antzinatetik, zuhurtzia lau bertute kardinaletako bat da, justiziarekin, adorearekin eta neurritasunarekin batera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, prudence; gaztelaniaz, prudencia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.