Errenta-politika gobernuek aurrera eramaten dituzten politika ekonomiko mota bat bat da. Familien eta beste agente ekonomikoen errentan nahiz faktore desberdinen arteko errentaren banaketan eskuhartzea bilatzen du. Horretarako dituen…
Makroekonomian, nazio-errenta garbia herrialde edo eskualde bateko faktore produktiboek, langileek eta enpresek alegia, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean jarduteagatik jasotzen dituzten errenten multzoa, hots, haien ordainsari, alokairu eta mozkin guztien batura. Bat dator Nazio-Produktu Garbiarekin faktore-kostutan. Nazio-errenta gordina, berriz, Nazio-Produktu Gordina, merkatu-preziotan zeharkako zergak kenduta, baino gutxiago erabiltzen da magnitude makroekonomiko gisa. Beraz, labur esanda, nazio-errenta nazio-produktua kalkulatzeko oinarriko magnitude gisa erabil daiteke, bestea izanik nazio-produktua gastuaren ikuspegitik kalkulatzea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, renta nacional.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.