Ikaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…
Hezkuntzan, ikaskuntzarako metodologia aktiboak ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatzen duten hezkuntza metodologiak dira, ikaslea informazioa jasotzen duen elementu hutsa delako ideia baztertu eta irakaslearekiko eta material diaktikoarekiko interakzioa bultzatzen dutenak, eta finean ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eta autonomoa bultzatzen dutenak. Hona hemen metodologia aktiboen zerrenda bat, exhaustiboa ez den: erronketan oinarritutako ikaskuntza, proiektu bidezko ikaskuntza, alderantzizko gela, ikaskuntza-komunitateak, gamifikazioa eta ikasteko txokoak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.