Merkatu helduak euren produktuen bizitza-zikloak gailurrean dauden edo gainbehera hasi diren merkatuak dira, lehia bizikoa bertan diharduten lehiakide egonkor eta sendoekin. Lehiaren ondorioz, prezioak beheraka izaten dituzten merkatuak dira, aldi berean kostuak ere gutxitzeko joera duten arren, enpresen esperientziari esker; ondorioz, errentagarritasunak behera egiteko joera izaten du eta mozkin handiagoak bolumenagatik, merkatu kuota irabazteagatik lortzen dira, eskala-ekonomien bitartez. Hori dela, enpresen kontzentraziorako joera izaten da.
Merkatu helduetako produktuen eskaintza zabala izaten da, berritzen ez dena eta oso ezaguna kontsumitzaileen artean. Horregatik, merkatu helduetan sartu eta hazteko estrategietako bat produktuak berritzea izan daiteke, horien diseinua eta ezaugarriak hobetuz eta bezeroen arreta sendotzea. Espezializazioa merkatu-nitxoetan ere aukera bat izan daiteke merkatu horietan arrakasta izateko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mature market; gaztelaniaz, mercado maduro.
Loturiko artikuluak
Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalakKontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira. Merkatu industrialak enpresen…
Atomizazioa eta merkatu atomizatuakMerkatu bat atomizatua dela esaten da erosle eta saltzaile edo ekoizle asko daudenean. Horrelako merkatuak daudeneko egoerari berriz atomizazio deritzo eta lehia perfekturako baldintzetako bat da. Atomizazioa sortzeko…
Produktuaren bizi-zikloaProduktuaren bizi-zikloa edo produktuaren bizitza-zikloa denboran zehar produktu baten salmenta eta mozkinen bilakaera zehazten duen eredu bat da, garatzen hasten denetik haren gainbeherara arte, tartean hazkunde-aldia eta helduaro…