Zerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Mediokritatea (latinezko mediocris hitzetik, "arrunta") erdipurdiko, ziztrin, halamoduzko eta kaskarra denaren nolakotasuna da. Bereziki pertsonei aplikatzen zaie, haien ekintza eta trebeziei buruz. Esan liteke mediokritatea goren mailara nahi eta ezin ailegaturik dabiltzan horien ezaugarria dela, haien ustez bikainak eta gauzak ondo egiten dituztenak izanik, besteen aurrean arrandiaz eta handinahiaz agertzeko desirarekin askotan, baina finean erdibidean ezin gorago gelditzen diren haiena. Mediokritatearen mailan dago egilearen edo jabearen ustez ondo egina edo baliozkoa den horrek egiazko baliorik ez duenean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.