Elsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da. Laburpena I kapitulua 1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da,…
Libe Alaine Agirre idazleak idatziriko gazteentzako eleberri laburra da, lehen aldiz 2017an plazaratutakoa.
LABURPENA
1 kapitulua: Neuk askatuko zaitut
Libe 19 urteko neska gaztea da. Badu neskalaguna. Argazkilaria da eta argazki saio batean dago beste neska gazte batekin, hari argazkiak ateratzen. Neskak ezin du bere alkandorako botoi bat askatu. Eta Libek lagundu egiten dio. Libe erakarrita sentitzen da neska horrengana, botoia askatzeaz gainera, neska bera ere bere burua askatzen lagunduko luke. Botoia askatzeko ahaleginetan, gerturatu egiten dira aurpegiak, eta ezpainak. Libe asaldatuta dago guztiz. Neskalaguna du, maite du, baino barruko oldar batek neska horrengana bultzatzen du. Botoia askatzea lortzen duenean, beste neskak musu ematen dio, baino Libek dio ezin duela. Barruan sekulako kontraesana du; maite du bere neskalaguna, baino beste batzuk maitatu beharra ere sentitzen du, beste era batera. Barruko indar bat da. Eta errudun ere sentitzen da. Baino azkenean, begiak itxi eta neskari esaten dio berarekin hegan egin nahi lukeela. Kamara atera eta argazkiak ateratzen hasten da, neskari bularretakoaren tirante bat jaitsita, argazki sentsualak atera nahi ditu.
2. kapitulua: Oier
Libe Oierrekin dago, Leioako kanpuseko kafetegian. Argazki-saioa luzea izan den galdetu dio Oierrek. Erantzunik ez. Oierrek ezagutzen du Libe, badaki lesbiana dela. Neskarekin liatu oten den. Baiezko tazitoa ematen dio Libek. Oierrek Maren bere bikotekidearekin leialtasun-konpromisoa daukan galdetzen dio. Libek dio ez dutela oraindik horretaz hitz egin. Oierrek aurpegiratu egiten dio ez aitortzea bere neskalagunari den bezalakoa dela, azkenean harekin den bezala ez izatea. Libek esaten dio ez dela joaten hortik ligatzen. Gertatu dela eta kitto. Zergatik ez luke egin behar? Oierren erantzuna: Marenengatik alegia.
3. kapitulua: Mingainarekin zentrifugatua
Autobusean doaz Libe eta Oier kanpusetik herrirako bidean. Gazteak zireneak ezagutu zuten elkar, gaztetxean. Zaletasun eta pentsakera antzekoak zituztelako egin ziren lagun. Elkarrekin egin zuten batxilergoa eta EHUra elkarrekin doaz. Libek Arte Ederrak eta Oierrek Politika. Autobusean Oierrek zirikatzen du esaten lesbiana ez balitz. Ezta pentsatu ere, sio Libek. Eta gogoratzen dio ezagutu zutenean elar, Oierrek parrandan ahoan eman zion muxu hori zentrifugatu bat ematen zuela. Oierrek herrian izango den manifa batera joatea proposatzen dio. Libek ezetz, Marenekin geratuta dagoela; Oierrek berak bakarrik mundua ezin duela aldatu, txantxetan. Oier pixka bat minduta dago, Marenekin hazi zenez geroztik, Oier eta beste lagunak albo batera utzi dituelako. Oierrek horri buruz hitz egin nahi dio, baina iritsi dira. Libek Maren partiturekin ikusten kalean bere zain. Inoiz baino ederrago dago. Eta ziztada bat sentitzen du. Errua.
4. kapitulua: Zer gertatzen zaizu?
Libe korrika abiatzen da Marenengana, autobusetik jaitsita. Besarkatu egiten du, eta bere ilea hartu, eta usaindu. Ero moduan. Eta lasaitzeko esaten dio Marenek. Ez du inork ikusterik nahi. Liberen etxera doaz, ez dago inor etxean. Liberen etxea eta gela ikusgarria da, artista etxea da. Berezia. Aita argazkilaria da, nahiz eta ez den beraiekin bizi. Ama, ilustratzailea. Akuario txiki bat ere badute eta Mareni gustatzen zaio hara joaten denean arrainei jana ematea. Libek esaten dio Mareni kalean besarkatu edo muskatzeko lotsa edo beldur hori utzi beharko lukeela alde batera, esaten dio bere gurasoek bdakitela beraien arteko. Marenek dio gauza bat dela jakitea eta beste gauza bat ikustea, eta bere gurasoak ez direla Liberenak bezain aurrerakoiak. Piano ikasketak egiten uztearekin nahikoa izan zutela. Libek flipatu egiten du: nola piano ikasketak egiten utzi. Berak nahi duena ikasten utzi beharko lukete arazorik gabe! Libek ezin du ulertu ez Marenen ez haren gurasoen jarrera. Eta lesbiana dela argi utzi beharko lukeela haien aurrean. Marenek dio bera ez dela lesbiana, Liberekin maitemindu dela eta kitto. Libe minduta dago. Eta esaten dio orduan: gauza bat kontatu behar dizut.
5. kapitulua: Ezpainetan ez
LANEAN ARI GARA, MILA ESKER ZURE PAZIENTZIAGATIK
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.