Tabulazio eta adierazpide egokiak funtsezkoak dira aldagai estatistikoaren ezaugarriak esploratu eta aurkezteko. Hori modu egokian egiten ikasi behar dugu ikasliburu honetan, Estatistika: metodo deskribatzaileak (ekonomia eta enpresa) ikastaroaren…
Adiera orokorrean eta itxuraz, kurtosia aldagai estatistiko baten zorroztasuna adierazten duen ezaugarria da, banaketa estatistiko platikurtikoak (banaketa normala baino zapalagoak), mesokurtikoak (banaketa normalaren antzeko zorroztasun mailakoak) eta leptokurtikoak (banaketa normala baina zorrotzagoak) bereizten dituena. Datuetarako banaketa normala eredu moduan erabil daitekeen baliatzen da bereziki kurtosia, simetriarekin batera; hala, datu multzo baten kurtosia ertaina bada, mesokurtikoa alegia, eta aski simetrikoa, banaketa normala datu horietarako egokia dela esan daiteke. Muturreko datuak hautemateko ere erabiltzen da.
Banaketa leptokurtikoak zorrotzak edo gailur altukoak izaten diren arren, eta platikurtikoak zapalak edo gailurrik gabekoak, kurtosia muturretan kokatzen diren datuek bariantza zenbateraino eragiten duten adierazten duen ezaugarria dela dio definizio zehatzak.1 Datu guztietako bariantzaren zati handiena muturretako datuek sortua denean, banaketa leptokurtikoa dela esango da, eta platikurtikoa bariantzaren zati handiena erdiguneko datuek sortzen dutenean.2
Kurtosia neurtzeko gehien erabiltzen den neurri estatistikoa Pearson-en kurtosi-koefizientea da, honela kalkulatzen dena:
Honela interpretatzen da:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.