Zuzenbidean, ondasuna pertsona edo estatuaren aldetik jabetu daitekeen edonolako gauza da, jabetza-eskubideari atxikitzen zaiona, eta ildo horretatik zuzenbideak babesten duena.
Konfinamendua (latinezko confinis hitzetik, literalki "muga egiten duena") gobernuaren edo botere judizialen aginduz pertsona, talde, biztanlego osoa edo horren kolektibo batzuk toki edo herri batean egon eta bertatik ez ateratzera behartzen dituen egoera da. Pertsona bati ezartzen zaionean, epaileek ezarritako zigorra izaten da, eta beraz zigor zuzenbideko figura da. Etxe barruko arrastatzea konfinamenduaren muturreko egoera da, non pertsona bati etxean egotera behartzen den, handik ezertarako atera gabe. Bakarkako konfinamendua presoa ziega batean bakarrik egotera behartzen duen zigorra da.
Pertsona talde bati edo biztanlego osoari ezartzen zaionean berriz, jazarpen egoera baten ondorioz gerta daiteke, gerra edo gatazka etniko edo politiko batean kasu, edo estatuko botereek osasun edo segurtasun arrazoiengatik ezarritako larrialdi-egoera edo salbuespen-egoera baten ondorioz. Euskal Herrian, konfinamendu egoera larriena 2020 urtean izan zen, Espainiako Gobernuak jarduera aske gehienak debekatu eta euskal herritarrak euren etxeetan egotera, irtenaldi oso zehatzetarako ezik (oinarrizko erosketak, osasun arazoak, ...) derrigortu zuenean, isun gogorren mehatxupean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, lockdown, confinement; gaztelaniaz, confinamiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.