Katastrofismoa


KategoriakSoziologia

Katastrofismoa  ezkortasunezko jarrera gehiegizkoa da, maiz irrazionala, egoera jakin batek okerrera egin eta azkenean kolapsoa ekarriko duela aurresaten duena. Adibidez, enpresa batek pairatzen duen krisi batean, jarrera katastrofista batek krisi horrek azkenean enpresaren porrota aurreikusiko luke, baina horretarako argudio objektiboak azaldu gabe.

Katastrofismoak egoera arriskutsuari buelta emateko pizgarri edo akuilu moduan jokatzea ekar dezake berarekin, baina baita ere etsipenezko jarrera, ezer egiterik ez dagoela eta gauzak aldatzen saiatzea alperrikakoa dela. Nolanahi ere, jarrera arriskutsua da beti, informazio nahikorik jaso gabe, uneko egoera eta aurresanak objektibotasunez aztertzera ez daramana.

Ikus, gainera

 

 

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.