Jopuak eta joputza (Erdi Aroa, feudalismoa)


KategoriakHistoria

Jopuak edo glebako jopuak Erdi Aroko feudoetako nekazarien klase soziala zen, jaun feudalaren mendean eta agindupean, askatasun guztiz mugatua zutenak. Zehatzago, jopua feudo bateko lursail bati, mantsoari alegia, atxikitako gizona zen, bere familiarekin batera, lurra landu behar zuena, jaun feudalari zor zion obedientziaz (ikus, gainera, jaurgoa). Praktikan, jopuak esklabotzaren antzeko harremana zuen jaun feudalarekin, baina esklaboaren jabea jauna den bitartean, jaunaren eta jopuaren arteko harremana, joputza edo joputasuna izenekoa, dependentzian eta mendekotasunean oinarritzen zen hobeto esanda. Hain zuzen ere, historikoki kolono erromatarraren figura askearen eboluzioaren emaitza izan zen eta ez zuen jatorritik inongo loturarik esklabotzarekin.

Beraz, jopua feudoko lurrari atxikia zegoen arren, jopua gizon askea zen berez -jaunak ezin zuen bere mendeko jopu bat saldu, esklaboa ez bezala-, baina jaunak esleitutako lursaila, mantsoa esan bezala, lantzera beharturik zegoen halako hitzarmen edo kontratu batez (eta hortik glebako jopuak izendapena,  gleba izanik, latinezko etimologiaz, lur mokorra, nabarmentzeko jopua lurrari atxikia zegoela), nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eskuratutako produktuetatik errenta ordainduz jaunari, babesaren eta gosetea zegoenetan gutxieneko mantenuaren trukean. Jaunaren lurretan, feudoko erreserban alegia,  lan egitera ere behartuta zegoen. Ezkontzari dagokionean esaterako baimena eskatu behar izaten zuten, eta jaunak eskatzen zuenetan jopuak gerran parte hartzeko obligazioa ere bazuen. Jopuak ezin zituen bere ondasunak saldu. Mendekotasun, leialtasun eta fideltasun erlazio horiek feudoaren oinarria izan ziren (feudo hitza fides hitzetik omen dator, batzuen arabera), basailutzarekin batera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, siervos (siervos de la gleba) y servidumbre.

Ikus, gainera

 

355 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.