Jeinu maltzurra (Descartes)


KategoriakFilosofia

Jeinu maltzurra edo jeinu gaiztoa René Descartes filosofoak (1596-1650) zalantza metodikoaren bidean abiatzeko proposatzen duen hipotesi, argudio edo baliabidea da, gure buruei sinestaraziz egon badagoela entitate bat errealitatea eta egia ezkutatu egiten dizkiguna, zentzumenetatik jasotzen dugun pertzepzio edo hautemate faltsuaren bitartez engainatuz. Konbikzio horrekin metodoaren erregelaren lehenengo pausoan, ebidentzian edo nabaritasunean alegia, abiatzeko moduan ginateke, zalantza metodikoa bereganatuz, soil-soilik zalantzarik gabeko egiak ideiak onartuz alegia, eta jeinu gaiztoak gure zentzumenen aurrean jarritakoak baztertuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, evil demon; gaztelaniaz, genio maligno; frantsesez, malin génie.

 

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.