IBEX 35 edo IBEX35 Madrilgo burtsako 35 enpresa garrantsitsuenen (kapitalizazioaren, negoziatutako bolumenaren eta likidotasunaren arabera) akzioen kotizazioen bilakaera kalkulatzen duen adierazle bat da, zenbaki indize moduan kalkulatzen dena. 1992 urtean sortu zen, 3000 baliotik abiaturik, eta bere balioa bertan biltzen diren enpresen akzioen kotizazioen batezbesteko gisa kalkulatzen da, enpresaren kapitalizazioaren arabera haztaturik. IBEX 35-eko igoera-jaitsierak zatiketa sinple kalkulatzen dira: adibidez, eguneko IBEX 35 indizea 8100 izanik, bezperako indizearen balioa 8000 izan bezen, IBEX 35 100 puntu igo dela esaten da, 8100/8000=1.0125, hots %1.25.
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
Renting (definizioa)Renting-a ondasun higigarri baten alokairu kontratua da, iraupen luzekoa eta ondasuna erabiltzeko eskubidearekin batera, bestelako zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola mantenimendua eta asegurua enpresa alokatzailearen esku izatea. Leasing-aren…
Enpresa filialakEnpresa filialak enpresa nagusi baten esku dauden enpresak dira, zuzeneko kontrolpean, jabetzaren bitartez edo kapital-partaidetza handi edo erabatekoarekin, enpresa nagusi harekin batera enpresa-talde izenekoa osatuz. Ikus, gainera Enpresa…