Gauzen internet


KategoriakInformatika

2000ko hamarkadara arte Internet ordenagailuak modu deszentralizatuetan elkar konektaturiko sare informatikoa izan zen, baina 2010eko hamarkadatik aurrera horrekin batera Gauzen Internet (ingelesez, Internet of Things, IoT) delakoa sortu zen, ordenagailuez gainera denetariko gailu elektronikoak (gauzak, alegia) lotzen dituena, haietan informazioa jaso (GPS direlakoak, adibidez) nahiz informazioa eta datuak jaso, ordenagailuetan bildu eta haietan aztertzeko. Gauzen Internet beraz, gailu guztien arteko interkonektibitatearen emaitza da. Horren aplikazioak anitzak dira: telefono mugikorrean zehazturiko agendada orduaren arabera, iratzargailuak alarma piztea, mugikorretik hozkailuaren tenperatura kontrolatu edo berokuntza piztea edo bidoekamaraz jasotako trafiko informazioa ordnegailuetan bildu eta estatiskaz aztertzea. Gauzen Internet delakoak Internet bildutako informazioaren tamaina bidertu egingo du, hainbat eta hanbat gailu sarera bildu eta haiek jasotako informazioa partekatuko dutelako. Interkonektibitatea handitzeak ordea, datu pribatuen erabilerari buruzko segurtasunaren arazoa dakar, estatuen aldetik erregulazio eta kontrol politika zorrotzak eskatzen dituena.

 

 

 

 

 

 

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.