Etnozientzia edo antropologia kognitiboa gizataldeek eta kulturek zientzia edo ezagutza, adiera zabalean, eratzeko duten modua aztertzen antropologiaren adarra da. Etnosemantika edo semantka etnografikoa ere deitu izan zaio. Ikuspegi hori landu zuen Ward H. Goodenough antropologoaren arabera, "kultura ikasten den zerbait da (...) eta (gizakiek) ikasten dutena pertzepzio, kontzeptu, modu eta trebezia multzo bat da". Beraz, antropologiaren helburu den mundu ikuskera ezagutzeko modu bat besterik ez litzateke izango, eta ikuspegi horretatik egiten du azterketa etnozientziak. Azterketa horretan, munduaren ezagutzarako taxonomiak (sailkapenak), paradigmak, prototipoak (objektu mota adierazgarria) eta script edo sekuentziak erabiltzen dira besteak beste.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.