Etengabeko hobekuntza (hobekuntza etengabea)


KategoriakEnpresa

Prozesuen kalitatearen ikuspegitik, etengabeko hobekuntza edo hobekuntza etengabea erakunde bateko jarduera eta prozesuak hobetetzeko garatu eta burutu egiten diren unean-uneko ekimenak dira, jarduera eta prozesu horien efizientzia helburu dutenak. Etengabeko hobekuntza (hobekuntza txikiak baina denboran zehar etengabeak) berrikuntzarekin (hobekuntza puntuala eta nabarmena) uztartuz, erakundeak bere jarduera garatzen duen ingurune lehiatsuan kokapen egokia lortuko du. Zenbai metodologia daude etengabeko hobekuntza aurrera eramateko, hala nola Kaizen metodoa, erakundeko pertsonetan zentratzen dena, eta Deming-en PDCA zikloa.

Etengabeko hobekuntzaren kontzeptua ilustratze aldera, har dezagun ezkerreko irudia, non jopuntu baterako jaurtiketak prozesu baten emaitza gisa uler daitezkeen. Goiko irudiko prozesua emaitza edo produktu-kalitatearen ikuspuntutik egokia litzateke, jopuntua behin jo delako, baina guztiz desegokia prozesu-kalitatearen ikuspuntutik; hain zuzen ere, jopuntua behin jo izana kasualitate hutsez gertatu dela esan daiteke. Horrelako prozesuak dira, hain zuzen ere, etengabeko hobekuntzaren lanaren behar handiena handiena dutenak, aldakortasuna murrizteko. Beheko irudian, berriz, prozesua desegokia litzateke produktu-kalitatearen aldetik, baina nahiko egokia prozesu-kalitatearen ikuspuntutik; hain zuzen ere, etengabeko hobekuntzaren aplikazio zehatz eta sinple batez prozesua guztiz zuzenduko litzateke.

268 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.