Eskualdeak (geografia, ekonomia, soziologia)


KategoriakSoziologia

Eskualdeak, adiera geografiko, ekonomiko eta soziologikoan, lurralde mugatu, egituratu eta gutxi gorabehera jarraituak dira, berezko osagai fisiko eta sozialen bitartez, elkarren eraginpean, beste eskualdeetatik bereizten direnak. Hala ere, ez dira sistema itxiak eta beste eskualdeekin harremanetan izaten dira; ezaugarri hori da hain zuzen eskualdeari dinamismoa ematen diona. Beste alde batetik, eskualdeen baitan integrazio edo batasun maila desberdinak daude: eskualde garatuetan integrazioa handia den bitartean, eskualde azpigaratuetan integrazio eskasa dago, eta dualismoa izaten da horietako ezaugarri bat, non bizirauteko antolatutako eremuak  zein esportaziorako eremuak bereiztendiren, elkarrekiko harreman handirik gabe, diskontinuitate nabarmenekin.1

Erreferentziak

1.
Méndez R, Molinero F. Los factores de organización territorial a escala planetaria y la división regional del mundo. In: Espacios y Sociedades. Ariel; 1984:13-34.
229 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.