Ebaluazioa hezkuntzan


KategoriakHezkuntza

Orokorrean, ebaluazioa zerbaiten balioa zehazteko burutzen diren jarduera sistematikoen multzoa da, ebaluatzen den horri buruz aurrez ezarritako helburuak bete diren aztertuz eta horiek lortze aldera erabaki zuzenak hartuz. Tradizionalki, ebaluazioa ikasleen errendimendua kalifikatzeko erabili bada ere (ikus, kalifikazioa), ebaluazioak hezkuntza sistemako elementu eta eragile guztiak baloratu behar ditu: ikasleen ezagutzaz gainera, horien jarrera eta gaitasunak, hezkuntza programak eta prozesuak, kurrikulumak, unitate didaktikoak, irakasleak, hezkuntzako kudeatzaileak, ikastegiak, eta baita ebaluazio-prozesua bera ere.

Ebaluazio mota zenbait bereizten dira:

  • Ebaluazio formatiboaren helburua hezkuntza-prozesua hobetzea den bitartean,  ebaluazio sumatiboak hezkuntza-prozesuak bere helburuak bete dituen baino ez du baloratzen, prozesuaren bukaeran hobekuntzarako irizpideak eman gabe.
  • Ebaluazio globala (hezkuntza-prozesuaren elementu guztiak ebaluatzen dituena) eta partziala (alderdi zehatzak ebaluatzen dituena).
  • Barne ebaluazioa (autoebaluazioa - adibidez, ikasleak berak bere jardunari buruz egiten duena -; heteroebaluazioa - adibidez, irakasleak ikaslearen gainean egiten duena - ; koebaluazioa) eta kanpo ebaluazioa.
  • Hasierako ebaluazioa, prozesuko ebaluazioa, amaierako ebaluazioa.
  • Ebaluazio autorreferentziala (erreferentzia subjektuak edo erakundeak iraganean lorturiko emaitzak direnean), kriteriala (aurrez ezarritako helburuak baloratzen dituena) eta normatiboa (kanpotik ezarritako estandarrak bete diren baloratzen duena).

Ikus, gainera

 

 

312 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.