Halo efektua subjektu batek beste subjektu edo bestelako entitate bati buruz eratzen den lehenengo inpresio edo iritziak hari buruz jasotzen dituen pertzepzio eta informazio berriak baldintzatzeari buruzko isuri…
Demostrazio-efektua, erakuste-efektua edo erakuspen-efektua kontsumitzaileek euren kontsumoa ingurukoen eta baita goragoko beste klase sozial bateko kontsumo handiagoarekin berdintzeko izaten duten joera da, imitazio hutsez, bere preferentzia indibidualak alde batera utziz eta beste horien preferentziak bereganatuz, euren aberastasuna eta ongizatea haien parekoak direla erakutsi nahian. Hipotesi hori James S. Duesenberry (1918-2009) estatubatuar ekonomilariari zor zaio. Influencer eta marka-enbaxadoreen zereginak efektu horri begira bideratzen dira, haiek iragartzen duten produktu edo zerbitzuaren kontsumoa inplizituki errenta eta estatu sozial handiagokoa izatea dakarrela agerian uzteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.