Berariazko gelak


KategoriakHezkuntza

Berariazko gelak ikastetxe arrunt baten baitan behar bereziak dituzten haurrak beste ikasleengandik modu bereizian laguntzeko dauden espazio bereziak dira, profesionalek kudeatuak eta material egokiez hornituak. Berariazko gelak ez dira burbuilak behar bereziko haurrak guztiz aparte edukitzeko guneak -horretarako, zentro espezifikoak daude, horren beharra dagoenean-, baizik eta une puntualetan haur horiei laguntza berezia emateko guneak, haur horiek behar duten programazio bereziari erantzuna emateko, aldi berean ikastetxeko beste haurrekin dituzten harremanak ahalik eta normaltasun handienaz bideratuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aulas específicas.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.