Behe-mailako lengoaiak eta goi-mailako lengoaiak


KategoriakInformatika

Behe-mailako lengoaia prozesagailu, makina edo beste eragile batekin zuzenean komunikatzeko baliatzen den programazio-lengoaia edo agindu-multzoa da, orokorrean  mekanismo fisikoekin zuzeneko korrespondentzia zehatz  batez garatzen dena. Adibidez, kaleko uso bat hegan has dadin egiten den zaplada behe-mailako lengoaia izango litzateke., zapladarekin batera, usoa izutu eta hegan hasten delako. Informatikan, behe-mailako lengoaiak dira makina-lengoaia eta mihiztadura-lengoaiak.

Goi-mailako lengoaiak, berriz, lengoaia egituratuagoak dira, ikur edo karaktere-sorta mugatu batetik zeinu multzo zabala eratu egiten dutenak sintaxi-konplexu batekin, esanahi aski desberdinekin, eta hizkuntza naturaletik gertuago daudenak. Informatikan baliatzen diren programazio-lengoaia gehienak, gizakiek eratzen dituztenak, goi-mailakoak dira, makinarekiko komunikazioa errazteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, high-level and low-level programming languages; gaztelaniaz, lenguajes de bajo nivel y lenguajes de alto nivel.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.