Egitate behagarriak esperientziaz, zentzumenetatik alegia, jaso eta egiaztatu daitezkeen gertaerak edo gauzak dira. Egitate behagarriak kausa baten ondorioz edo egindako saiakuntza batean aplikaturiko faktoreen ondorioz gerta daitezke, eta orduan ondorio behagarriak direla esaten da. Egitate eta ondorio behagarriak izendatzeko beste termino bat fenomenoa da (ikus, gainera, noumenoak eta fenomenoak) dira, orokorrean, eta errealitatea azaltzen zaigun bezala, askoren arabera errealitatea den bezala, islatzen dute. Edonola ere, fenomenoak edo egitate behagarriak metodo zientifikoa garatzeko abiaburua da, haietatik hipotesiak planteatu eta egiaztatzeko, beharrezko kontzeptualizazioaren ondoren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, hechos observables.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Egitateak (filosofia)Egitatea (ingelesez, fact; gaztelaniaz, hecho; jatorrizko alemanieraz, Tatsache) funtsezko kontzeptua da Ludwig Wittgenstein (1889-1951) filosofoaren lanetan, eta hedaduraz positibismo logikoan edo neopositibismoan. Wittgenstein Tractatus Logicus-philosophicus lanean bigarren proposizioan…
Noumenoak eta fenomenoakKant-en filosofian, noumenoa (nomenoa ere deitua) eta fenomenoa objektuen bi ikuspegi dira, ezagutzaren mugak finkatzeko baliatzen direnak. Objektuak esperientziatik edo zentzumenetatik azaltzen direnean, fenomenoak dira (antzinako grezierako φαινόμενoν hitzetik, "itxura",…