Auzo-lotsa pertsona batek beste batek moralaren aurka egin duenagatik sentitzen duen lotsa da. Adibidez, auzo-lotsa sentitu daiteke pertsona ezagun bat zaborrontzietan miatzen ikusten dugunean. Psikoanalisitik, auzo-lotsa finean norberaren lotsa da, beste subjektu baten desioek eta sentimenduek proiektatua (ikus, proiekzioa psikologian). Batzuetan moralaren aurkako jokabide horrek lotsa bainoago irria eragiten du; cringe komedian esaterako, auzo-lotsa umorea sortzeko baliabide nagusia da: pertsonaiek moralaren aurka jokatu arren, jokabide hori finean positiboa dela aitortzeak eragiten du irria; hortxe, gainera, auzo-lotsa desio ezkutu baten proiekzioa izatearen froga.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, vergüenza ajena, gaztelaniaz, vicarious embarrassment.
Erreferentziak
- A Psychological Perspective on Vicarious Embarrassment and Shame in the Context of Cringe Humor -- Annalina Valpuri Mayer , Frieder Michel Paulus and Sören Krach
Loturiko artikuluak
PsikoanalisiaPsikoanalisia Sigmund Freudek XIX. mendearen bukaeran abiarazitako gogamenaren teoria eta terapia mentala da. Asaldura psikologikoak hatzeman eta gainditzeko metodo terapeutikoa moduan, bereziki pazienteak terapeutak proposatzen dizkion gaien inguruan libreki…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
Proiekzioa (psikologia)Proiekzio psikologikoa pertsonek duten defentsa-mekanismoa da, norberarentzat onartezinak diren esperientzia, ezintasun, antsietate, sentimendu eta pentsamendu negatiboak beste pertsonengan edo beste gauzetan kokatzen dituenean, norberaren irudi propioa zaintzearren. Esan…