Anglikanismoa


KategoriakErlijioa

Anglikanismoa edo Eliza Anglikanoa Erreforma Protestantetik XV. mendean Ingalaterran sortutako kristau konfesioa da. Horren jatorriak zer ikusi handiagoa izan zuen, ordea, auzi politiko batekin, Enrike VIII.a ingeles monarkak bere ematze Katalina Aragoikoarekiko ezkontza deuseztatzea eskatu zionean Aita Santuari. Aita Santuak ezetza eman zuen, eta horren aurka Enrike VIII.ak Aita Santuaren agintaritza ukatu eta Ingalaterrako Elizaren buru jarri zen, Erreformaren doktrina onartu gabe, eta beraz katolizismoaren baitan jarraituz, baino Erasmoren printzipio humanistak onartuz. Enrike VIII.a hilda, Ingalaterrako Eliza Erreforma onartzen joan zen, baina doktrina propioa garatuz, anglikanismoa konfesio berezi gisa eratu zen arte, egun ere burutzat hartzen den Canterbury-ko gotzaiaren agintaritzapean. Egun, anglikanismoa konfesio nagusia da Inglaterran eta presentzia handia du Britainiar Inperioko kolonia izandako herrialdeetan bereziki. Katolizismotik bereizten duten ezaugarrietako bat apaizgoan datza, katolizismoan ez bezala, emakumeak apaiz izan baitaitezke Eliza Anglikanoan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, anglicanism; gaztelaniaz, anglicanismo.

232 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.