Labur, Murphyren legeak hau dio: zerbaitetan huts egiteko probabilitatea badago, azkenean huts egingo da. Amerikako Estatu Batuetako Armadako kapitain Edward A. Murphyk plazaratu zuen 1949 urtean, proba batzuk egiten…
1855eko burdinbideen lege orokorra edo 1855eko trenbideen lege orokorra, Espainian, 1854-1856ko biurteko progresista izeneko garai politikoan plazaratu zuen legea izan zen, Espainian trenbide-sarea garatzeko asmoz, Espainiako Gorteetan onetsia eta gero Isabel II. erreginak berretsia. Trenbideak 1848tik hasi ziren garatzen, baina ordura arte oso kilometro gutxi eraiki ziren. Legeak trenbideak eraiki eta ustiatzeko ekimen pribatua onartu zuen eta trenbideen eraikuntzarako erraztasunak ezarri zituen, hala nola jabari publikoko lurrak erabiltzea trenbideak eraikitzeko. Legea biurteko horretan Espartero jenerala gobernuaren buru zelarik garatu ziren politika liberalen kontestuan kokatzen da, Madozen desamortizazioarekin batera; beraz, liberalismo ekonomikoa eta industrializazioa bultzatzea izan ziren legearen asmo nagusiak. Atzerriko kapitalak, bereziki Frantziakoak, finantzatu zuen neurri handi batean trenbideen eraikuntza. Burdinaren eta beste materialen inportazioarako muga-zergak ezabatu ere egin ziren, eraikuntza errazteko. Teknikoki, legeak Europakoa baino zabalera handiagoa ezarri zuen trenbiderako, Frantziarekiko tren-loturak egitea oztopatu zuen, baino garai hartan Espainiako erliebe menditsura egokitzeko beharrezkoa zena, beste alde batetik trenbide-sarea erradiala izatea, izar modukoa, hobetsi zen. Legea onuragarria izan zen guztiz, trenbide sare zabala, 4.000km inguru, osatu baitzen baitzen urte gutxitan, bereziki 1866 bitartean, gero 1877ko burdinbideen lege berriarekin osatuko zena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.