Itunpeko ikastetxeak


KategoriakHezkuntza

Itunpeko ikastetxeak edo ikastetxe kontzertatuak, orokorrean itunpeko hezkuntza edo hezkuntza kontzertatua ere deitua, titularitate edo jabetza pribatua duten ikastetxeak dira, baina aldi berean administazio publikoaren sinatuta duten itun edo hitzarmen baten ondorioz, finantzazio publiko iraunkorra jasotzen dutenak, horretarako baldintzak betez gero. Itunpeko ikastetxeetan administrazioa eta kudeaketa ikastetxearen titularren esku geratzen da, baina finantzazio mistoa da, neurri handienean publikoa, hezkuntza sistema publikoak irakasleen soldata eta gastu orokorrak bere gain hartzen dituelako. Horren trukean, ikastetxeak baldintza batzuk bete behar ditu, hala nola sexuaren araberako segregazioa ez egitea eta curriculum eta metodologia pedagogiko homologatuak izatea.

Espainian, 1985etik ezarritako hezkuntza sistema da, garai hartako ikastetxe publikoen sarea indartzeko, bereziki garai hartan, jaiotza-tasak handiak zirenean, hezkuntza haur guztioi bermatzeko zituen arazoei irtenbidea emateko. Egun, 0-18 urte bitarteko ikasleen %25etik gora dira itunpeko ikastetxeetan dira ikasten dutenak, Haur Eskolatik Batxilergora. Euskal Komunitate Autonomoa da Espainia barruan itunpeko ikastetxeen presentzia handiena duena, gutxi gorabehera ikasleen erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten baitute.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, centros de enseñanza concertados.

257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.