Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Txabola auzoa (slum)

Txabola auzoa Parisen, 1960 inguruan. Archives départementales des Hauts-de-Seine

Txabola auzoa, txabolagunea edo txabola gunea, nazioartean ingelesezkoslum izenarekin ere ezaguna, modu informalean eta material kaskarrekin egindako azpietxebizitzak pilatzen dituen auzunea da. Txabola auzoen fenomeno urbanistiko eta sozialari txabolismo deitzo. Bereziki garapen bidean dauden herrialdeetako hirietan sorzen dira, hiri horietara jende xumeek  egiten duten immigrazio masiboaren eta administrazio publikoek haiei etxebizitza duina emateko baliabide edo ahalegin ezaren ondorioz. Horien ezaugarriak dira etxebizitzen kalitate eskasa, batzuetan arriskutsuak izateraino, higiene eza, ingurumen arazoak eta haietako biztanleen miseria gorria.

182 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.