Hezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur…

Hezkuntzan, tutoretza eta orientabidea ikaslearen ikaskuntza prozesuan lagundu eta bere garapen pertsonal eta profesionala bideratzeko burutzen den ekintza planifikatu eta iraunkorra da, ikasle bakoitzarekin banaka garatzen dena, tutore baten edo batzuen eskutik. Hala ere, tutoretzan beste hezkuntza-eragile ere hartu behar dute parte: ikaslea eta tutoreak ezezik, gurasoak, ikaslearekin harremanetan dauden irakasleak eta ikastegia bera. Eragile horiek guztiek aurrez ezarritako tutoretza-plan bati jarraiki jokatu behar dute, tutoretza ekintza inprobisatua ez, sistematikoa baizik izan dadin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mentoring and guidance; gaztelaniaz, tutoría y orientación.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.