Timon Soligrafoa
Timon Soligrafoa (ca. K.a 325 - ca- K.a 225) garai helenistikoko filosofo eszeptikoa izan zen, Pirron filosofo eszeptiko eta pirronismo izeneko eskola filosofikoaren aitzindariaren dizipulua. Bere maisuak ez bezala, filosofia eszeptikoa teorikoki landu eta idatziz jaso zuen, haren idatzietatik ez da ezer jaso. Poesia satirikoa ere idatzi zuen eta horren zati batzuk bai heldu direla gaurdaino. Bere bizitza eta lanei buruz Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak lanari esker dakigu.