Sortze-bazkidea
Sortze-bazkidea edo besterik gabe sortzailea, enpresa eta dagokion merkataritza-sozietatearen sorreran parte hartu zuen pertsona da, bere ekimen eta lanaren bitartez edo hasierako kapitalera ekarpenak eginez, bazkide kapitalista moduan. Batzuetan, enpresaren estatutuetan eskubide bereziak ematen zaizkie sortze-bakideei beste bazkideen aldean. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, socio fundador.