Sistema sozioteknikoa
Sistema sozioteknikoa gizakiak eta teknologia uztartzen dituen edonolako egitura da, bereziki gizakiaren eta teknologiaren arteko interakzioak, koordinazioak eta antolakuntzak definitu eta garatu egiten dutena. Sistema sozioteknikoak dira, adibidez, langile bat ordenagailu baten aurrean, eta baita enpresa oso bat ere, non enpresaren funtzioaren arrakasta, produktu eta zerbitzuak ekoiztea, gizabanakoen eta teknologiaren arteko lotura egokiaren mendean dagoen.