Piktograma (grafiko estatistikoa)
Gariaren ekoizpena urte batzuetan zehar irudikatzen duen piktograma. Piktogramak zehazgabeak dira berez, eta haiek balio zehatzekin osatzea gomendagarria da.
Estatistikan, piktogramak totalak, maiztasunak edo proportzioak ikono, zeinu edo elementu grafikoen bitartez adierazten dituzten adierazpide grafikoak dira. Argitalpen informaletan edo publiko zabalari begira erabiltzen dira bereziki, besterik gabe bisualki erakargarriak direlako, baina ez dira gomendatzen argitalpen teknikoetarako, zehaztasun ezagatik. Agian interesatzen zaizu