Pasaiako herritik, Xenpelar
Pasaiako herritik Xenpelar bertsolariak (1835-1869) Pasai Donibanen berak bizitako pasadizo historikoa kontatzen duen bertso sorta da, zortziko txikian osatua. Bertsoek herriko jaietan zezen batek nola ihes egin eta beldurra zabaldu zuen herrian zehar. Bertsoak abesti herrikoi bilakatu dira Mikel Laboak eta Oskorrik taldeak egindako bertsio banaren eskutik. Hitzak
Pasaiako herritik dator notizia zezen bat izan dala jenioz bizia kantatutzera nua bistan ikusia alegratzeko triste dagoen guzia. Santiago eguna Pasaian seinale ailegatu eztanak egin beza galde hasieran jendia zezenaren alde azkenean etziran arrimatu zale. Gure Pasaia beti sonatua dago errapin gabe ezta urte bat igaro urrengoan jarriko dituztela nago barrera hestuago edo zezena haundiago. Torillotik atera zuten lendabizi bei zar bat gidaria bandera ta guzi arrapatzen zuena purrukatzen hasi azkenian kanpora plazatik igesi. Hiru komertziante plazatik kanpoan poxpolo ta barkillo labaina tratuan, pareta egon arren hamar oin altuan panparroi pasatu zen putzura saltuan. Hoiek horrela eta geiago ere bai lurrian ziraldoka egin zuten lasai ezkonberriak eta zenbait dama galai zezenaren mendian etzuten jarri nai. Plazatik itsasora salta da igeri adarrak besterikan etzuen ageri bakerua begira bere zezenari eserita jan ditu hiru libra (libra ta erdi?) ogi. Behiarekin kalera, hark zeukan damua, Lasturkoa zezena, fina ta sanua; gehiegi esan gabe ixiltzera noa, graziak, Pasaiako jende humanoa!