Agian, paramentua (arkitektura) bilatzen ari zinen.
Parlamentua (frantsesezko parlement hitzetik, parler aditzetik, "hitz egin") edo legebiltzarra herritarren ordezkari politikoak biltzen dituen batzarra da, presidentea aukeratu, gobernuaren jarduna kontrolatu eta legeak eztabaidatu, onartu eta plazaratzea helburu dituena. Batzuetan bi kamaraz osaturik egoten da, Kongresua eta Senatua. Parlamentua Aro Modernoan sortu zen erakunde politikoa izan zen, Erdi Aroko monarkiak ordezkatuz, eta erregimen demokratikoen funtsezko erakunde poliitkoa da, herriaren subiranotasuna adierazi eta ordezkatu egiten duena (halere, badira monarkiak parlamentua badutenak, monarkiaren botere politikoa mugatuz). Antzinaroan, parlamentuen antzeko egitura politikoak izan ziren, hala nola ekklesia delakoa Antzinako Grezian.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Aretoko politikaAretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
ParamentuaAgian, parlamentua (politika) bilatzen ari zinen. Arkitekturan, paramentua (latinezko paramentum hitzetik, "honidura, jantziak", parare aditzetik, paratu, hornitu) horma bateko gune bertikala edo haren azalera estaltzen duen elementuen multzoa…