Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Palestina

Palestina Ekialde Hurbileko eskualde geografikoa da. Bere mugak lausoak eta historian zehar aldakorrak izan diren arren, Mediterraneo itsasoko ekialdeko kostaldetik Jordan ibaiaraino zabaltzen dela esan daiteke, Sinaiko penintsulatik ipar-ekialderantz, iparraldean, Libano hegoaldeko Litani ibaia duelarik muga. Eskualdeak beste izen batzuk izan ditu historian: Kanaan, Historian beste izen batzuk izan ditu: Kanaan, Lur Agindua, Israelgo Lurraldea eta Lur Santua. Egun, Israelgo estatua, Palestinako lurralde okupatuak —Zisjordania eta Gazako zerrenda— eta Libanoko hegoaldea hartzen ditu. Historian, lurraldea filistiarrek lehenbizi eta juduek gero hartu zuten bizitokitzat, ondoren, Antzinako Erromaren, musulmanen, Otomandar Inperioaren eta XX. mendearen hasieratik britainiarren mendean izan zen. 1948an Israelgo estatua sortu eta Palestinako lurralde gehiena hartu zuen.  Geroztik, Palestinako lurraldea Israelgo estatuaren eta palestindarren arteko gatazka-gunea da, inguruko herrialdeek ere gatazkan parte hartzen dutelarik.

214 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.