Osagarri zuzena (objektu zuzena)
Hizkuntzalaritzan, osagarri zuzena edo objektu zuzena aditz iragankor bat osatu egiten duen funtzio sintaktikoa da, aditzak adierazten duen ekintza jaso egiten duen pertsona edo gauza zehazten duena, hau da, aditzaren ekintzari buruz zer eta nor zehazten dituena. Adibidez, “bart gauen zopa afaldu genuen”, “zopa” da osagarri zuzena; “Ane ezagutu berri dut"esaldian berriz, “Ane” da osagarri zuzena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, complemento directo, objeto directo.