Ordainagiria
Ordainagiria pertsona batek edo enpresa edo beste erakunde bateko administrazioak ordainketa gisa diru-kopuru bat jasota, diru-emaileari entregatzen zaion hartu-agiria da, ordainketa ziurtatu egiten duena, diru-emailearen izena, ordainketaren zioa, diru-kopurua, data eta diru-hartzailearen identifikazioa eta izenpea jasoz, ordena horretan. Ordainagiria informazio horiek guztiak esaldi batean lotuz edo besterik gabe zerrenda moduan idatzita osa daiteke. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, justificante de pago.