Ondo plagiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat
**Ondo plagiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat **Bernardo Atxaga idazleak bere Obabakoak liburuan plazartu zuen ipuina da. Laburpena eta analisia
Plagioari buruzko gogoeta egiten du Montevideoko osabak bere amets baten bitartez. Axular, Gero lanaren autore ospetsua, irla batean aurkitzen du: irla euskara baino ez da, baina irla guztiz bakarrik agertzen da, eta besteen erasoak jasan behar ditu. Gainera, paisaia tristea, iluna eta itsusia da. Horregatik Axularrek hurrengoa proposatuko du, Euskara loratzeko eta sustatzeko beste hizkuntzetako literaturatik hartu behar ditugu gauzak. Plagiatzea ez dago gaizki, besteon laguntza behar dugu, besteen moldeak bereganatu, euskara salbatzeko. Ondorioz, Montevideoko osabak plagiatzeko metodoa azaltzeko du, erregela sinple batzuk erabiliz.
Hasteko, ipuin ezagun bat aukeratu behar da, autore ezagun batek idatzitakoa. Denbora eta espaziora dagokionez, gaur egungo bizimodura egokitu behar da. Eta, amaitzeko, defentsa on bat: baliteke norbaitek konturatzea ipuina plagiatua dela, eta horrelako egoera batetik babesteko, ipuinen zehar benetako autoreari buruzko aipamenak edo horrelako zerbait aipatu behar dira. Horrela, plagiatu duenak esan ahal izango du bere autorearen ohorean egin duela ipuinaren moldaketa. Horrez gain, ipuin egokituak ospea lortzeko, plagiatzailea ere ospetsua izan behar da.
Ipuin honen mezu oso argia eta zuzena da: euskara denek errespetzen duten irla bakarti, triste eta ilun moduan irudikatzen da, badakigu Atxagaren iritziz euskaraz literatura gutxi dagoela idatzita, eta askoz hobeto egin ahal dugula guztiok gure partetik jartzen badugu zerbait. Literaturaren eta kultura garatzeko besteen kulturaren hizkuntzen laguntza jaso ahal dugu; horrek ez du esan nahi euskara hizkuntza pobrea denik. Horregatik plagioa alde egongo da eta ondo plagiatzeko metodo bat aurkeztuko digu, euskal literaturaren onerako.