Nekazaritzako ureztaketa (nekazaritzako ureztapena)
Aspertsio bidezko ureztaketa. Kredituak: Wolfried Paetzold - Das Bundesarchiv
Nekazaritzako ureztaketa, ureztatzea edo ureztapena laboreak urez hornitzeko ekintza artifiziala da, behar bezala hazi eta garatu daitezen. Hainbat metodo daude ureztaketarako:
azaleko edo grabitate bidezko ureztaketa, ur-laster bat desbideratu eta lurrean egindako ildo eta guneetatik pasarazten da ura, lurrak ur hori hartzen joan dadin;
aspertsio bidezko ureztaketa, hodi batzuetatik bideratutako ura indarrez inguruko eremu batera jaurtitzen denean, euri moduan;
tanta-jariozko ureztaketa, landare bakoitzaren ondoan hodi txiki batek tantaz tanta ureztatzen duenean;
lur azpiko ureztaketa, lur azpitik doazen hodiek lurra ureztatzen joaten direnean. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, riego agrícola.
Ikus, gainera