Adoktrinamendua edo indoktrinazioa subjektuak doktrina eta ideologia jakin batera atxikiarazteko burutzen diren instrukzio, propaganda eta manipulazio tekniken multzoa da, hausnarketa eta pentsamendu kritiko eta askea erabat baztertuz. Berezi…

Nazionalkatolizismoa frankismoaren funtsezko oinarri ideologikoa izan zen, agintean egon zen denbora guztian, 1939tik 1945era. Nazioaren gorespena ultrakatolizismoarekin bilduz, estatu frankista uztezko legitimitate politikoa ematen zion Mugimendu Nazionala deitu zenaren funtsezko ideologia izan zen. Autore batzuek nazionalkatolizismoaren gailurra 1945-1957 bitartean ezarri zuten, 1939 eta 1945 bitartean frankismoa nazionalkatolizismoan ez baizik eta faxismoaren inguruan artikulatu zela argudiatuz, Falangea alderdi bakartzat hartuz; aldi berean, 1957tik aurrera nazionalkatolizismoa ordeztu zuen ideologia irekiago bat zabaldu zela baieztatzen dute batzuek. Nazionalkatolizismoaren jatorriak, dena den, Erlijioaren eta Nazioaren arteko batasun gisa, lehenagokoak dira eta XIX. mendeko antiliberalismoan kokatzen dira.
Nazionalkatolizismoa ideologia totalitarioa izan zen, bizitza politiko eta sozialaren alderdi guztiak barne hartzen zituena, hezkuntzatik hasita, eskolan haur eta gazteen doktrinamendu nabarmenarekin, Elizaren kontrolpean, zentsuraren bidezko komunikazioaren erabateko kontrolarekin, espazio publikoetan sinbologia nazionalkatolikoaren presentzia masiboarekin, identitate kultural periferikoen errepresioarekin, hala nola euskararena eta euskal kulturarena, Espaimiako historiaren manipulazioarekin eta Francoren nortasunaren gurtzarekin, disidentzia ororen aurkako errepresio politiko basati eta krudelarekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.