Merkaturatze-arloa
Enpresan, merkaturatze-arloa enpresaren marketin, banaketa, salmenta, salmenta ondorengo zerbitzuak, bezeroari arreta eta harreman publikoak antolatu eta koordinatu egiten dituen enpresaren funtzio eta sailen multzoa da, enpresaren produktua merkatuan ahalik eta hobekien kokatu, enpresak jarritako estrategiari jarraiki, salmentak maximotu eta bezeroen beharrak asetzeko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, área de comercialización.