Mendigune zaharrak
Geomorfologian, antzinako mendiguneak, mendigune zaharrak, mendikate zaharrak, antzinako mazizoak edo mazizo zaharrak** erliebeko unitate morfoestrukturalak goratuak dira, forma samurrekoak, morfologikoki altuera ertaineko mendikateak eta batzuetan goi lautada edo penelautada biltzen dituztenak. Antzinako aro geologiko batean izandako orogenia dute jatorri, gerora erliebea guztiz higatu eta orogenia berri batek horren hondarrak altxatu edo goratu dituena. Iberiar penintsulan, Galiziako mendiak, Toledoko mendiak eta Sierra Morena dira mendigune zaharrak.** Beste hizkuntzetan:** gaztelaniaz, macizo antiguo.
Ikus, gainera