Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Lurraldearen elementu bateratzaileak eta elementu zatitzaileak

Lurraldearen antolakuntzan bi motako elementu edo faktoreak antzematen dira: alde batetik, elementu bateratzaileak, lurraldeak eta espazio geografikoak bateratu, lotu edo integratu egiten dituztenak; eta bestetik, elementu zatitzaileak, lurraldeak zatitu eta bereizi egiten dituztenak.

Lurraldearen elementu bateratzaile nagusienak azpiegiturak dira, errepideak eta trenbideak, beste lurralde batzuekin lotu egiten dituztenak. Elementu bateratzailetzat ere har daiteke erliebea; adibidez, haranak eta kostaldeak elementu bateratzaileak izaten dira, haietan azpiegiturak garatzea errazagoa delako. Lurraldearen elementu zatitzaileak dira, adibidez, mendikateak eta golkoak, hau da, azpiegituren garapena oztopatu egiten dituzten erliebaren formak. Aldi berean, elementu zatitzaileak iza daitezke faktore kultural eta politikoak (hizkuntza desberdinak eta lurraldea herrialde batzuetan banatua egotea).

195 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.