Lorpenetan oinarritutako aurrekontuak


KategoriakEnpresa

Lorpenetan oinarrituako aurrekontua ohiko atalkako gastuen aurrekontuari, gastu horiek finantzatuko dituzten helburuak eta programak eransten dizkion aurrekontua da. Horretarako helburuen lorpena adierazleen bitartez kuantifikatu eta lorpen horietarako beharrezko diren programek garatuko dituzten jarduerak xehetasunez azaltzen dira, azkenean jarduera horien gastua zehazteko. Helburuak kuantifikatu egiten direnez (adibidez, adierazle bat bezero berrien kopurua izan daiteke), lorpen guztietarako unitateko kostu estimazio zuzena egin daiteke (zenbat kostatzen den bezero gehigarri bat, bezero berriak eskuratzeko behar izan diren gastu guztiak hartuz). Lorpenetan oinarritutako aurrekontuen beste berezitasun bat desagregazioa da, helburuak eta programak azpihelburu eta azpiprogrametan bereizten baitira, horietako bakoitzean beharrezkoa den gastua zehaztuz. Lorpenen kostuaren kuantifikazioa adierazleen bitartez eta deagregazio zorrotza izango lirateke zero oinarriko aurrekontuekin dituen berezitasun nabarmenenak, eta horri esker kostuen kontrol zehatzagoa eta zorrotzagoa egiten da, eta ez soilik orokorra (gastuak besterik gabe justifikatuz), zero oinarriko aurrekontuetan egiten den bezala.1 2

Erreferentziak

1.
Performance-based budgeting. strategisys.com. http://strategisys.com/pbb. Published 2016.
2.
Difference Between Zero Based Budgeting and Performance Budgeting. differencebetween.com. http://www.differencebetween.com/difference-between-zero-based-budgeting-and-vs-performance-budgeting/. Published 2017.
281 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.