Lan-arriskuak (laneko arriskuak, arrisku profesionalak)
Lan-arriskua, laneko arriskua edo arrisku profesionala langile batek bere lantokian edo lan-jardueran jasaten duen egoera arriskutsua da, bere segurtasuna edo ongizatea kolokan jarri dezaketen ezbehar, istripu edo gaixotasun bat izateko probabilitatea dakarrena. Lan-arrisku horien ondorioak saihesteko lan-arriskuen prebentzioa garatu behar da, arriskuak gauzatu baino lehen, horiek ekar ditzaketen egoerak zuzentzeko jardueren multzoa alegia. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, riesgo laboral, riesgo profesional.
Ikus, gainera