Kontsakrazioa
Etimologiaz, kontsakrazioa latinezko consecrare aditzetik dator, zerbait sakratu bihurtzeko esanahiaren. Hortik beste adiera batzuk eratorri dira:
Erritu sakratu batean, dibinitate bati egindako eskaintza da, kultu edo zerbaiten eskaera egiteko boto gisa.
Zehatzago, kristautasunean apaizak eukaristian zehar ogia eta ardoa Jesukristoren goprputza eta odola bihurtzeko ekintza sinbolikoa da.
Nobizioak ordena erlijoso baten baita bizitzeko konpromisoa hartzen duen erritua da, horretarako beharrezko botoak eginez.
Hedaduraz, artista, idazle edo pertsonaia publiko baten ospearen aitortza da, egindako lan edo lorpenengatik.