Koebaluazioa
Hezkuntzaren testuinguruan, koebaluazioa ikasleek beraien artean egiten duten ebaluazioa da, ikasleak beraiek izanik, berdinkide edo pareko gisa, beste ikasleen ebaluatzaileak. Parekoen ebaluazioaren mota bat da. Ebaluazioa behar bezala garatzeko, funtsezkoa da aurrez ebaluazioaren helburuak eta errubrika ikasleei azaltzea, ebaluazio prozesua homogeneoa izan dadin eta irizpide komunak izan ditzan ikasle guztientzat. Beraz, irakasleek ere zeregin garrantzitsua dute ebaluazio mota honetan, prozesu osoaren gidari gisa. Beste hizkuntzetan: ingelesez, co-assessment; gaztelaniaz, coevaluación.
Ikus, gainera